EAJ-PNV/EA/Aralar udal taldearen mozioa

«ETAk gaur Inaxio Uria Mendizábal herritara hil duela eta, Azpeitiko Udalak, azpeitiar guztien izenean zera adierazi nahi du:

  • Inaxio Uria Mendizabalen heriotza eragin duen atentatuaren aurrean bere gaitzespenik tinkoena azaldu.
  • Inaxioaren familiako, lagun eta landikeei bere elkartasun eta doluminik sentikorrena adierazi.
  • Une samin hauetan, euskal enpresari guztiei erabateko elkartasuna adierazi.
  • ETAri esijitu indarkeria eta armen bidea behin betiko utz ditzala».

Alkatearen eta bere taldearen mozioa

  • «Azpeitiko gertaera larriaren aurrean, gure atsekabea, samina eta tristura azaldu nahi dugu. Inazio Uriaren senideei bereziki eta lagunei gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu.
  • Gertatutakoak, indarkeriaren adierazpen guztiek bezala, gatazkari benetako eta behin betiko konponbidea atzeraezinezko lehentasuna izan behar du eragile guztientzat. Beraz konponbidea eta bakea lortzeko ahaleginak biderkatzeko deia egiten dugu.
  • Udal honek, bere esku dagoen guztia egingo du gatazka behin betiko konponduko duen akordio zabal baten alde. Herri honen eta herritarren eskubide guztiak errespetatuak izango diren eszenatoki demokratiko baten alde, hain zuzen ere».

Julian Eizmendi (Azpeitiko EAJko zinegotzia) «Gure doluminik sentikorrena Inazio Uriaren sendiari eta ingurukoei. Gertaera basati honen aurrean herriaren gaitzespena eta haserrea ere adierazi nahi dugu».

Manoli Uranga (Azpeitiko PSE-EEko zinegotzi ohia) «Ez dago eskubiderik honetarako. Hau baldin bada irtenbide bakarra, herritarrak alfer-alferrik gaude Euskal Herrian».

Ramon Etxezarreta (Donostiako PSE-EEko zinegotzi ohia) «Guztiz gaitzesten dut. Herritar guztiek, edozein ideologi politiko eta edozein lanbide izanda ere, bizitzeko eskubidea dute. Gure erakunde guztiek lehentasunezko betebeharra dute gure bizitza eskubidea defenditzea. Eta hau, euskal herritarren aurka egindako erasoa da».

1.  JoxeJoxe2 – 2008-12-03 | 15:03
Ikaragarria.
Animo famili guztiari.
Ezin gara ezer gertatu ez balitz bezala geratu. Pentsatzen det hemen ere erreakzioak bata bestearen atzetik etorriko direla eta Errazkini gaurkoa kondenatzeko eskatuko zaiola. Errazkinengan ez pertsonalizatzeko saio bat egin behar dugula uste dut baina azpeitiko ezker abertzaleak ezin du honen aurrean beste aldera begiratu.
Egia bada batzuk esaten ari diren bezala, ezker abertzale barruan Otegi, Diaz eta abar ETAgandik desmarkatu nahian dabiltzala, eta egia bada askotan entzun dugun bezala ezker abetzaleko zati txiki batek bakarrik onartzen duela ETAren borroka armatua, ordua da gehiengo ixil horrek pauso bat aurrera emateko.

2.  iraultza – 2008-12-03 | 15:24
Ezker Abertzaleko naiz, baina gaurkoak ez du ez hanka ta ez bururik.

3.  egiak – 2008-12-03 | 15:45
Hau da ezker abertzalea defenditzen duen bidea, odola independentziaren truke..independentzia utopikoa bide horretan jarraitu ezkero.
Ia behingoz konturatzen diren EUSKALDUNAK besteok garela, egunero herri eta jendearen alde lan egiten dugunak, ez putakume hiltzaile hauek. Alde hemendik, alde zuek,alde ETA, inork ez bai dio ETAri eukaldunon izenan hitzegiteko eskubidea.
Euskalduna izateko ETA bezala pentsatu behar bada, nazka ematen dit euskalduna izatea..
Eta udal gobernuari, ez eskatu, herritar bezala agintzen diot lehen bait lehen herritar baten hilketa zikina salatzea.Hori egiten ez badute ez dute inongo kredibilitaterik ez bihotzik.
Doluminak familiari

4.  txantxangorria – 2008-12-03 | 15:46
Ni ere Ezker Abertzalekoa naiz baino gaurko honek zeharo ikututa utzi nau. Zer gertatzen ari da? Zoratu egin al gea? Hau al da gure borroka? Gure bizilaguna hiltzea?

Ikaragarria da.

Animo familiari eta gertukoei.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Post Navigation