Gatazkluna / liskarclown / borroklunari….eta abarreko posibleak

 Gatazkluna

 Clowna, gatazka, bakea eta elkarbizitza.

bake eta elkarbizitzaren bidean ibiltzeko zenbait proposamen artistiko ikastetxeen mundurako…

DEMAGUN bakea eta elkar bizitzaren aldeko elkartea

UHARTEAN adierazpen antzerki eta clown eskola

2008 / 2009 ikasturterako proposamen

CLOWN-ANTZERKIA IKASTETXEETAN:

DEMAGUN bake eta elkarbizitzaren aldeko elkarteak eta UHARTEANadierazpen antzerki eta clown eskolak akordatu dute clown-antzerkiko egitasmoa sortzea eta ikastetxeei proposatzea. Egitasmoak bat egiten du euskal gizarte mailan bake eta elkarbizitzarako kultura eta pedagogia garatzen ari diren zenbait egitasmoekin.

Egitasmo honek ondoan aipatzen diren erakundeetatik laguntza jaso du: Eusko Jaurlaritzako Bake eta Giza Eskubideetarako Saila eta Donostiako Udalako Giza Eskubideetarako Zinegotzigoa

 CLOWN PERTSONAIA: ARKETIPOA ESTEREOTIPOA BAINO

azaltzen dugun clowna izaki handi eta sentibera bat da, boterea edukitzeari atxiki ez diona, inguruarekin harreman hurbila eta gardena duena, eta nahi gabe, bizitzak izaten ahal duen mamia aurkitu eta jakinarazten duena, gure ariman irribarre probokatuz

 CLOWN PERTSONAIA IKASTETXEAN:

 Ikastetxea bere burua antzezteko espazioa bihurtu ahalko du clownak, motibazio anitzek astinduta: gazteak eta helduak elkarbizitzan, adin ezberdineko neskak eta mutilak elkarrekin ordu asko, jakitearen desafioak, diziplinaren erronka, jolas lekua eta bizitza ikas-tokia…. Hots, bizi espazio paregabea da. Clowna harat heldu da, bertan daudenekin bizi esperientzia garatzea.

 Arte filosofia horrekin ibilbidea egin nahi dugu Hezkuntza munduaren zehar, ikasle, irakasle eta gurasoengana ailegatzeko nahiaz.

Donostian, 2008.11.26

Ramon Albistur UHARTEAN

Maite Berzosa DEMAGUN

Berri zehatzago izateko www.uhartean.com eta www.demagun.net

espazioak bisitatu

Read More →