Gatazkluna / liskarclown / borroklunari….eta abarreko posibleak

 Gatazkluna

 Clowna, gatazka, bakea eta elkarbizitza.

bake eta elkarbizitzaren bidean ibiltzeko zenbait proposamen artistiko ikastetxeen mundurako…

DEMAGUN bakea eta elkar bizitzaren aldeko elkartea

UHARTEAN adierazpen antzerki eta clown eskola

2008 / 2009 ikasturterako proposamen

CLOWN-ANTZERKIA IKASTETXEETAN:

DEMAGUN bake eta elkarbizitzaren aldeko elkarteak eta UHARTEANadierazpen antzerki eta clown eskolak akordatu dute clown-antzerkiko egitasmoa sortzea eta ikastetxeei proposatzea. Egitasmoak bat egiten du euskal gizarte mailan bake eta elkarbizitzarako kultura eta pedagogia garatzen ari diren zenbait egitasmoekin.

Egitasmo honek ondoan aipatzen diren erakundeetatik laguntza jaso du: Eusko Jaurlaritzako Bake eta Giza Eskubideetarako Saila eta Donostiako Udalako Giza Eskubideetarako Zinegotzigoa

 CLOWN PERTSONAIA: ARKETIPOA ESTEREOTIPOA BAINO

azaltzen dugun clowna izaki handi eta sentibera bat da, boterea edukitzeari atxiki ez diona, inguruarekin harreman hurbila eta gardena duena, eta nahi gabe, bizitzak izaten ahal duen mamia aurkitu eta jakinarazten duena, gure ariman irribarre probokatuz

 CLOWN PERTSONAIA IKASTETXEAN:

 Ikastetxea bere burua antzezteko espazioa bihurtu ahalko du clownak, motibazio anitzek astinduta: gazteak eta helduak elkarbizitzan, adin ezberdineko neskak eta mutilak elkarrekin ordu asko, jakitearen desafioak, diziplinaren erronka, jolas lekua eta bizitza ikas-tokia…. Hots, bizi espazio paregabea da. Clowna harat heldu da, bertan daudenekin bizi esperientzia garatzea.

 Arte filosofia horrekin ibilbidea egin nahi dugu Hezkuntza munduaren zehar, ikasle, irakasle eta gurasoengana ailegatzeko nahiaz.

Donostian, 2008.11.26

Ramon Albistur UHARTEAN

Maite Berzosa DEMAGUN

Berri zehatzago izateko www.uhartean.com eta www.demagun.net

espazioak bisitatu

CLOWN EKIMENA

 Clown aktoreen interbentzioa ikastetxeetan:

  • gidoi xume bat segituz clown-aktoreak espazio zehatz batean ageriko dira

  • espazio hori ikasgela izan ahal da edo bertze leku egokitua (ez da antzokia beharrezkoa)

  • clownaren istorioa gatazka eta gizarteari lotuta izanen da

  • gidoia ez da mugiezina, ikusleekin harremanetan moldatuko da

  • ikusle horiek ikasle eta irakasleak izan daitezke

  • ikusle horien adierazpenek probokatu ahal dute clownaren interbentzioa; ikastetxeko arazoak ageri daitezke

  • interbentzioaren iraupena ordu beteko gehiena izanen da

 Ikastaroak ikastetxeetan: NORBERAREN CLOWNA AURKITU ETA ERNATZEA

  • irakasle eta gurasoekin: helburua izanen da norberak bere clownaren esperientzia bizitzea, ez hezitzaileei errezetak ematea

  • ikasleekin – ikasleak clown pertsonaia lantzen dutenean: clowna umoreari lotuta dagoenez, dibertitzea eta aldi berean barrengo zerbait baikor ukitzea, irri egiteko gags sinpleak eta estereotipoak irakastea baino

edukiak:

  • lantzeko proposatzen dugun clown pertsonaia pertsona bakoitzak bere barnean daraman clowna aurkitzea da eta beste lagunekin batera kanporatzea

  • adierazpen antzerki lana bada, pertsonak – bakarrik eta taldean – daukan sortzeko gaitasuna garatzean oinarritua

  • adierazpen prozesu horretan lantzen diren edukiak funtsezkoenak dira: entzumena, adimen eta irudimena, erreflexua (orain eta hemen), enpatia, kidetasuna (talde lanean), norberaren presentzia eta izateko kontzientzia (barnea eta ingurunea), emozioak atzematea eta adieraztea haietatik distantziamenduarekin

 Proposamenak 2008 / 2009 ikasturterako:

  • DBHko ikasleentzako eskaintza (12 eta 16 urte bitarteko ikasleak): ikastetxez 40 edo 50 ikasleekin esperientzia pilotu garatzea

    • Clown emanaldiak (2 eta 4 tartean)

    • 8 orduko ikastalditxoa nahi duenentzat , 2 orduko saioak antolatuz

  • helduentzako ikastaroak (batxilergoko ikasleak, irakasleak, gurasoak): 2 orduko 4 saio

Egutegia:

  • 2009ko udaberria (martxotik aitzin)

-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-

Clowna, gatazka, bakea eta elkarbizitza.

bake eta elkarbizitzaren bidean ibiltzeko zenbait proposamen artistiko…

CLOWN-ANTZERKIA IKASTETXEETAN:

DEMAGUN bake eta elkarbizitzaren aldeko elkarteak eta UHARTEAN adierazpen antzerki eta clown eskolak akordatu dute clown-antzerkiko egitasmoa sortzea eta ikastetxeei proposatzea. Egitasmoak bat egiten du euskal gizarte mailan bake eta elkarbizitzarako kultura eta pedagogia garatzen ari diren zenbait egitasmoekin, horien artean Eusko Jaurlaritzak sortutako Bake eta Giza Eskubideetarako Heziketa plangintzarekin

1.- clown ekimena: interbentzio proposamenak

NORBERAREN CLOWNA AURKITU ETA ASTINTZEKO IKASTAROAK

edukiak:

  • lantzeko proposatzen dugun clown pertsonaia ez da estereotipo arrunta, baizik pertsona bakoitzak bere barnean daraman clowna aurkitzea da eta beste lagunekin batera kanporatzea

  • adierazpen antzerki lana bada, pertsonak – bakarrik eta taldean – daukan sortzeko gaitasuna garatzean oinarritua

  • lan horretan lantzen diren eduki funtsezkoenak dira: entzumena, adimen eta irudimena, erreflexua (orain eta hemen), enpatia, kidetasuna (talde lanean), norberaren presentzia eta izateko kontzientzia (barnea eta ingurunea), emozioak atzematea eta adieraztea haietatik distantziamenduarekin

ikasle (bigarren hezkuntza, batxilergoa edota unibertsitatea), irakasle eta ikastetxetako gurasoei (Guraso Elkarteak /APYMA) zuzenduta

ekimenak 1 – zenbait modulu eskaintzeko:

gazteentzat (12 eta 17 urte bitartekoak) :

eskaintza hau ikastetxeetan egiteko da

    • 6 orduko oinarrizko ikastaroa (egun batean egiteko edo bi egunetan): honelako ekintza ikastetxean bertan eta ikas orduetan garatu ahal da

    • 12 orduko oinarrizko ikastaroa: ikastetxean eta ikas orduetan (2, 3 edo 4 egunetan) edo asteburu batean

helduentzat (18 urtetik gora):

eskaintza honek permititzen du ikasle,irakasle eta gurasoak elkarrekin egotea

    • 12 eta 20 orduko oinarrizko ikastaroa

    • zikloak: 36 orduko (3 asteburu), 48 orduko (4 asteburu) edo 72 orduko (6 asteburu)

mugaz gaineko ikastaroak:

eskaintza hau gazte eta helduentzat izan daiteke; oporretako garaietan egiteko egokia da

    • UHARTEAN eskolak 2001 urtearen geroztik “mugabeclown” deritzan ikastaro egitasmoa garatzen ari da; ikastaro hauek Euskal Herrian elkarrekin bizi diren hiru hizkuntzetan eskaintzen dira, hiru hizkuntzak elkarrekin bizitzen ikastaro denboraldian

    • honelako esperientzia zabaldu ahal da Euskal Herri osoko gazteekin, ez bakarrik euskaldunekin

    • Demagun eta Uhartean bakoitzak bere aldetik dituen Euskal Herritik kanpoko harremanak probestuz (Katalunia, Andaluzia, Akitania, Pirinio Ertainak – Toulouse – …) deia izan ahal zen zabalagoa

egutegia:

proposamenak 2008/2009, 2009/2010 eta 2010/2011 ikasturteetan zehar garatzeko dira

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Post Navigation