Hona hemen,»Bizikidetzaz» proiektuaren baitan, jaso ditugun aipamen batzuek, Mehatxuekin, Torturarekin eta Behartzekin lotuak direnak:
MEHATXUAK
«Mehatxu batekin beldurra zure bizitzan barneratzen zaizu, egunerokoa hertsi egiten dizu…»
«Goizean agurtzen nuenean, ez nuen jakiten berriro ikusiko ote nuen…»
«Miguel Angel Blancoren heriotza salatzen zuten manifestariak atzetik segika hasi zitzaizkidan euskaltegiko irakasle izatea karrasi eginez…»
«Guardia Zibila etorri zen, akabatuko nindutela esaka…»
«Esan zidan lagunak ginelako, bestela lazo urdina kamisetatik arrankatuko zidala. Banekien lazoagatik markatua nengoela baina hain funtsezkoa zen berdin zitzaidala…»
«Guardia zibilak 5 tiro egin zituen, hiltzaileak deitu ziguten eta komisariara eraman; arrazoirik gabe…»
TORTURA
«Torturagatik orain jende asko dagoen lekuetan ezin naiz egon, alde egiteko bide bat bisualizatu behar dut lasaitzeko…»
«Bainuontziarena egiten ari zitzaizkidala, itotzeko zorian nengoen eta konortea galdu nuen…»