BIZIKIDETZAZ
“Bizikidetzaz / Convivencias” proiektuaren helburu nagusia izan da, herritarrek jasan izan duten esperientzia politiko bortitzak jasotzea eta edozein herritarrentzat ulergarriak izan daitezkeen bizikidetzarekin loturiko kontzeptuetan jasotzea. Halaber, bizikidetzarako oinarrizkoa izan daitekeen adostasuna bilatzea, esperientzian esku hartzen dutenen artean.
Proiektuak bere baitan zuena:
- ESPERIENTZI POLITIKO BORTITZEN KONTAKIZUNEN BILKETA
Kontakizun hauek audio-elkarrizketen bidez jaso ziren, gure gizartearen islada izan daitezkeen herritarrei eginak zirenak.
- BIZIKIDETZAREN ONTOLOGIA BATEN DISEINUA
Lan hau 2013k o Azaroaren 24ean egin zen berariazko tailer batean e gin zen. Abiapuntua aipatu elkarrizketetan jasotako esaldien hautaketa bat izan zen. Ondoren, esaldi horietan azaltzen ziren kontzeptu aipagarrienak identifikatu ziren eta ordenatu «Bizikidetzaren» ontologia sortzeko; ontologiaidea bat -bizikidetza- garatzeko modu bat da, bere baitan dauden kontzeptuak eta hauen artean egon daitezkeen loturak definituz.
- IRRATIA
Abenduaren 14ean -Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Egun Internazioanla izanik- «Amarauna» irrati saioan esku hartu genuen, bertan elkarrizketa batzuek eta tailerraren esperientzia azaldu zirelarik.
- PUBLIZITATEA
Orain esperientzi bortitzen eta adostu ontologiaren berri ematen saiatuko gara.
Datozen sarreretan zehaztasun handiagoz enmango dizuegu proiektuan sortu den materialaren berri, blog honetan.