http://gerindabai.blogspot.com.es/2018/02/saturraran-1938-1944.html

1938tik 1944ra, milaka emakume eta haur kartzelaratu zituzten Saturraranen. Bizi-baldintza tamalgarrietan iraun zuten, gaixorik eta gosez. Mutrikuko hildakoen liburuek zehatz-mehatz esaten dute 116 emakume eta 56 haur hil zirela.
Haurrak errakitismoaz edo bronkopneumoniaz hil ziren. Umeen hil jario hori 1944an amaitu zen, ume gehienak, bat-batean eta inolako jakinarazpenik gabe, Espainiako Estatuak kudeaturiko hospizioetara aldatu zituztenean. Orduz geroztik, beste tragedia bat hasi zen, behin haurra amarengandik bereiztean, amak oso zaila baitzuen seme edo alabatxoa berreskuratzea.
Gerraosteko kapitulu beltza da hau, nahi baino gehiagotan historiak ezkutatu duena.
argia.eus
Kanta Naroa Gaintza, Arkaitz Estiballes eta Jagoba Ormaetxearena

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Post Navigation