xibero1.jpg

2006.urtetik aurrera Demagun eta Union Artesanaren artean, Xiberoko eguna antolatu dute Donostiako Alde Zaharrean.Zuberoan gertatzen ari den desustraidura, krisia eta migrazioaren inguruan egindako hausnarketak, lurralde honetan, gaur egun bizi duten egoera soziala, kulturala, ekonomikoa eta hizkuntzakoa, zabaltzeko beharrera eramaten gaitu. Honek, donostiar hiritarren artean zuberoarekiko elkartasuna eta erantzun baikorra indartzera eramango gaitu.

Union Artesana hiriko herri erakundearen arteko elkarlana bultzatu mota honetako jarduerak aurrera eramateko.


HELBURUAK

Donostiar hiritarren artean Zuberoko lurraldearekiko lotura sentimendua esnaraztea.

Zuberoko giza-harreman eta garapenaren ezagupena areagotu.

Zuberoko lurraldean, lan arloan dauden zailtasunak baloratu.

Etorkinen gorakada eta Zuberoko despopulaketaren arrazoiak aztertu.

Zuberoa eta Donostia arteko kultura-loturak indartu.

img_2086.JPG

EKITALDIA  PRENTSAN

Gara / 2006-07-24

Zuberotarrak izango ditu gonbidatu Donostiak bihar. Egun horretan, hiriburua «askori ezezagun» egiten zaien herrialdez jantziko da, Xiberoko Eguna ospatzeko.Xiberoko Eguna Artesana elkarteak antolatutako «SasoikUA» kanpainaren barruko ekitaldietako bat da. Egitasmo hori Artesana elkartearen egoitza aldaketa dela medio abiarazi zuten maiatzaren 14an. Elkarteko kide den Juanjo Perez Beltza’-k azaldu digunez, Donostiako Soraluze kaletik Euskal Herria kalera aldatuko dute egoitza urte amaieran eta hori aitzakiatzat hartuta ekitaldi kulturalak antolatu dituzte auzoko bizilagunei begira.Donostiako Alde Zaharrean dena prest dago Xiberoa Egunerako
Zuberoako herri kultura hobeto ezagutu nahi duenak aukera bikaina izango du bihar Donostian. Zuberoako izaera bultzatu nahi duten hainbat eragile hartuko ditu hiriburuak, Xiberoa Eguna egiteko. Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte Artesana Elkartekoek, Zuberoako zenbait ekoizle eta kultur eragileeekin batera. Herrialde horri zuzenduriko jaia egiten den lehen aldia den arren, ez dute antzeko esperientzia errepikatzeko asmoa ukatzen.
DONOSTIA

Kanpaina maiatzaren 14an hasi zen, elkarteak bere urteurrena betetzen zuen egunean, hain zuzen. Egun hartan, elkarteko kideek afari bat egin zuten Artesanako egoitzan, 1918. urtetik han egon ostean, bertan ospatuko zuten azken urteurrena baitzen. «Ekainean hitzaldi bat eta jende helduarentzako festa bat antolatu genuen: horixe izan zen «SasoikUA» kanpainaren lehen ekitaldi publikoa», esan du Juanjok.

Xiberoko Eguna kanpaina horretako bigarren ekitaldia da. Zuberoa zergatik aukeratu duten galdetzean, honakoa erantzun digu Artesanako kideak: «Euskal Herriko zazpi probintzietatik ezezagunena egiten zaigun herrialdea da, beharbada, Zuberoa. Lapurdi gertu geratzen zaigu gipuzkoarroi eta Nafarroa Beheari dagokionez, harekiko harremana estuagoa da Nafarroa Garaiari esker. Ez dugu inolako beste asmo berezirik izan, Zuberoa atsegin dugun herrialdea da eta horregatik sortu da gure interesa». Behin herrialdea aukeratuta, bertako kultur eragileekin eta Zuberoako produktuak ekoizten dituzten pare bat talderekin jarri ziren harremanetan: Idoki Elkartea eta Azkorria Kooperatiba. Osagai horiek guztiak batu eta horrela egin zuten Xiberoa Eguna antolatzearen aldeko apustua.

Biharko jai giroa bermatua dago Donostian. Goizean, Mauletik abiatutako autobus bat etorriko da hirira. Bertan etorriko dira elikagai, disko, liburu eta Zuberoako beste zenbait produkturen ekoizleak, baita egunari doinua jarriko dioten zenbait musikari ere: Mixel Etxekopar, Amaren Alabak eta Zuberoako pastoralean parte hartzen duen Oiherkoren Txaranga. Juanjok azaldu duenez, Artesana Elkarteak Donostiako Goizaldi dantzari taldea gonbidatu du, musikari zuberotarrek ere bertokoaz goza dezaten.

Hamaiketatik aurrera hasiko da festa azokarekin batera. Azokan Zuberoako produktuak izango dira ikusgai eta erosgai: elikagaiak, diskoak eta liburuak izango dira bertan, arratsaldeko zortziak arte. Hortik aurrera, hara bertaratzen direnek, dantza, kantua eta bazkaria izango dituzte. Euskal Bilerako kideei eta beste zenbait elkarteri agurtzeko tartea ere hartuko dute.

«Egitasmo honek harrera ona izango balu, eredutzat hartu eta antzeko ekitaldiak egingo genituzke uztailero», azaldu du Artesanako kideak. Izan ere, bere hitzetan, Euskal Herriko gainerako herriekiko elkartasuna erakusteko ez dago ekitaldirik zehaztuta eta Artesana elkarteak bere gain gustura hartuko lukeen egitasmoa izango litzateke.

Artesana elkartetik herri arteko anaitasun egun honetan parte hartzeko deia luzatu dute: «Guztiok zaudete gonbidatuta Zuberoako festa handira».

Zuberoako izaera helarazteko hainbat gonbidatu
A.G. DONOSTIA

Xiberoa Egunak herrialde horren inguruan dagoen ezagutza handitzea du helburu. Horretarako, Zuberoatik etorriko diren gonbidatuen artean, bertako ekoizle eta kultur eragileak daude batik bat.

Ekoizleen artean, Idoki Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea eta Aizkorria Kooperatiba ditugu. Idoki Elkarteak hainbat ekoizpen biltzen ditu bere barnean, denak ere, elikadurari lotutakoak. Elkarte horretako produktuak Ipar Euskal Herriko azoka askotan daude eskuragai, baita Donamartirin, Sohutan eta Atharratzen dituzten saltokietan ere. Azkorria Kooperatiba, berriz, 17 ekoizlek osatzen dute eta beraien jarduna AOC Ossau Irati izendapeneko gaztan oinarritzen da.

Azokan ikusi eta erosi ahal izango diren produktuez gain, ordea, musika izango du lagun Donostiara bertaratzen den orok. Oiherkoren Txarangaz gain, arratsaldeko bostetatik aurrera, Mixel Etxekopar eta Amaren Alabak taldearen kantu saioez gozatu ahal izango dute bertan dauden guztiek. Mixel Etxekopar Zuberoan oso ezaguna den abeslaria da. Musika tresna ugari jotzen ditu, besteak beste, txistua, txirula eta ttun-ttuna. Zenbait diskoren grabaketan ere parte hartu du Etxekoparrek eta Zuberoan kantuan hasten diren abeslari gazteei laguntzen die. Amaren Alabak taldea, berriz, 18-20 urte bitarteko sei gaztek osatutako taldea da. Gaur egungo abestiez gain, eta orain dela hiru mendetako abestiak ere kantatzen dituzte. Gainera, batzuetan antzezpenak ere egiten dituzte beren emanaldietan.

Noticias de Gipuzkoa 2006-07-26

Jende asko izan zen atzo Alde Zaharrean ospatu zen Xiberoko Egunean

MIXEL ETXEKOPAR MUSIKARIA IZAN ZEN UNIÓN ARTESANA ELKARTEAK ANTOLATU ZUEN FESTAKO PROTAGONISTA

 Amaren Alabak abesbatza atzo eskaini zuen kantaldian.FOTO: E.A.S

ELENE ARRAZOLA enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

DONOSTIA. Unión Artesana elkarteak Zuloaga plazan duen egoitza Euskal Herria kalera aldatuko du hurrengo hilabeteetan, hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatzen ari da azkenaldian beren elkartea ezagutzera emateko helburuarekin. Atzoko festa, Xiberoko Eguna, alegia, Alde Zaharreko elkarteak bultzatutako bigarren jaialdia izan zen eta 400 bat lagun erakarri zituen.

Unión Artesanako Sasoikua taldeak antolatu zuen atzoko festa Hegoaldeko jendeak Zuberoa gehiago ezagutu dezan. «Donostia oso hiri internazionala da eta askotan ez dugu ondoko probintzia ezagutzen», adierazi zuen Iñaki Albisuk, Sasoikua taldeko kideak.

Festa handia izan zen atzokoa. Goiz goizetik antolatu ziren ekitaldiak. Zuberotarren etorrera gisa, poteo-kantu kalejira bat izan zen Alde Zaharreko kaleetatik barna Oiherkoien txarangaren eskutik eta, ondoren, eguerdi partean, lagunarteko bazkaria izan zen Unión Artesanaren egoitzan. 17.00etan, elkartetik atera eta Zuloaga plazan jarraitu zuen festak. Mixele Etxekopar ezagunak Zuberoako musika emanaldia eskaini zien bertara inguratutakoei eta hauek bukatuta Amaren Alabak abesbatzaren kantaldia hasi zen. 16 eta 19 urte bitarteko neska talde honek aintzinako hainbat abesti kantatu zituen. Egun osoan zehar Zuberoako produktuak izan ziren salgai Iparraldeko Aizkorria koperatibak Zuloagan jarri zuen postuan.

Irutxuluko Hitza 2007-07-22Zuberoa, gertuago2007-ko-xiberoko-eguna.jpg

Bigarren urtez, Union Artesana elkarteak Xiberoko Eguna antolatu du

raul perez

 

Dolü gabe, dolu gabe hiltzen naiz / bizia Xiberuarentzako emanen baitut/ agian, agian, egün batez / jeikiko dira egiazko xiberutarrak/ egiazko eskualdunak tirano arrotzen ohiltzeko. Matalazen doinuak entzun ahal izan ziren atzo Parte Zaharrean. Union Artesanaren ekimenez, Xiberoko Eguna egin zuten bigarren urtez jarraian.

Bretxan, Zuberoako Muskildiko gazta, eztia eta beste hainbat produktu erosi ahal izan zituzten bertara joandakoek. «Harreman biziki ona eta aberatsa da Donostia eta Zuberoaren artean. Gu hona gatoz eta Donostiar asko joaten da Zuberoako Maskaradara», zioen saltzaileetako batek. Gazta asko saldu zuten eta Amaren Alabak taldearen diskoak ere oso harrera ona izan zuen. Erosleek jakinminak jota galdera asko egin zizkieten Zuberoatik etorritako saltzaileei.

Kantujira egin zuten eguerdian Parte Zaharreko kaleetan, Zuberoatik etorritako Oiherkoren Txaranga lagun eta jende asko batu zitzaizkien musikariei. Bretxan hasi ziren abesten eta Yemenen hildako Mikel Essery gogora ekarri zuten; haren irudia jarri zuten. Union Artesanakoek laguna zuten Essery eta Xibero Egunean parte hartzekoa zen. Jose Manuel Balenziaga Balentxi apaiza ere omendu zuten kantujiran. Bere etxe azpian, Arraindegi kalean, hark oso gustuko zuen kanta, Mendian gora, abestu zuten.

14:00 pasata Union Artesanan bazkaria egin zuten eta arratsaldean, besteak beste, Amaren Alabak taldeak abestu zuen.

GOGOAN

 

Mikel Essery eta ‘Balentxi’ omendu zituzten kantujiran

 

 

 

SAN SEBASTIAN Diario Vasco  21-07-2007

 

La Unión Artesana celebra hoy el Zuberoa Eguna con actuaciones y una feria en la Bretxa

 

Grupos de música, teatro y danza llegados del País Vasco francés amenizarán la jornada La fiesta terminará con una romería

 

 

ELENA VIÑAS/

 

La Unión Artesana celebra hoy el Zuberoa Eguna con actuaciones y una feria en la Bretxa

La música inundará las calles de la Parte Vieja con motivo del Zuberoa Eguna.

Publicidad

Click!

SAN SEBASTIÁN. DV. La Plaza de la Bretxa se convertirá a lo largo de la jornada de hoy en escenario del Zuberoa Eguna, una fiesta que por segundo año consecutivo se celebra en San Sebastián de la mano de la Unión Artesana. Con ella, esta sociedad gastronómica pretende recuperar la tradición que históricamente le ha llevado a organizar actividades de cara al barrio de la Parte Vieja, al tiempo que instaura un día en recuerdo a las provincias y localidades existentes al otro lado de la frontera.

Su programación arrancará a las 11.00 horas, con la inauguración de la feria en la que se pondrán a la venta durante todo el día diversos productos típicos, música, libros y otros elementos traídos desde Zuberoa. La apertura de los estands coincidirá con el inicio del recorrido que la charanga Oiherkoren llevará a cabo por las calles cercanas, entonando un repertorio variado acompañado de los sonidos de xirula, saxo y percusión.

El ambiente festivo se prolongará hasta el mediodía, cuando los integrantes de Donostia Kantuz realicen su ya habitual Kantujira, la kalejira musical que cada tercer sábado de mes se desarrolla en el caso antiguo.

A las 17.30 horas, tras la comida que tendrá lugar en la Unión Artesana, donostiarras y foráneos se unirán en un ‘topa’ o brindis en la calle Euskal Herria, frente a la sede de esta sociedad y de la de Kresala, donde se cantará y bailará con Xiberoko Dantzariak. De este mismo lugar partirá una kalejira hasta la Brecha, en cuya plaza se disfrutará de una selección de música, teatro y poesía.

Función doble

Entre los espectáculos previstos destaca el titulado Gernika mancietena de Amaren Alabak, el grupo formado por varias mujeres jóvenes que cantarán a capela temas en euskera y occitano. Le seguirá Ana non, a cargo de tres jóvenes dantzaris, dos cantantes y un músico que dan a conocer en euskera la historia de una mujer de edad que abandona su casa para hacer su último viaje.

La romería y los distintos bailes que comenzarán a las 20.00 horas pondrán punto y final a una jornada que, con el apoyo de Demagun, Euskararen Donostia Patronatua, Donostia Kultura y Euskadiko Kutxa, promete repetirse el próximo año. La celebración se incluye dentro de KultUrArte, la campaña de actividades de la Unión Artesana.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Post Navigation