Duintasunez biziko bagara elkarrizketa landu behar dugu
Mikel Asurmendi Kazetaria ARGIA 2009-01-11 — 2167.zenb
Dani Blanco
Demagun taldeak bakea eta elkarbizitza sustatzeko proposamen berria landu du iragan Eguberrietan. Ekimena hausnarketarako gunea da. Gogoetaren eta eztabaidaren bidez euskal gizartearen egoera soziopolitikoa aztertzea xedea dute antolatzaileek.
Donostiako Ernest Llluch Kultur Etxean bost lagun bildu ziren Alberto Surio kazetari eta moderatzailearen inguruan: Itziar Aspuru (Bakearen Aldeko Koordinakundea), Ramon Etxezarreta (Donostiako Udaleko Kultura zinegotzia), Joxan Rekondo (Gipuzkoako batzarkidea, EA), Fito Rodriguez (idazlea) eta Bixente Serrano Izko (idazlea).
Demagun taldearen anagramak “parlar, falar, hablar eta hitz egin” dio. Mintegi moduko hau Espainiako Estatuko beste erkidegoetara zabaltzea asmoa dute. Gogo handiz hartu genuen taldearen gonbidapena. Besteak beste, aipatutako hizlariez gainera, Gorka Espiau (Ibarretxe lehendakariaren aholkularia) eta PPko Iñigo Manrique (Gipuzkoako batzarkidea) gonbidatuak zirelako. Lehena ez zen etorri lan arrazoiak zirela medio. Bigarrena berriz, parte hartzeko gogoa azaldu ondoren, bere alderdiaren estrategiak eragotzi zuelako.
Ramon Etxezarretaren hasierako hitzak hartu ditugu mahai-inguruaren giroa baita gizartean gaur egun dagoen “elkarrizketa”ren egoeraren neurgarri. Etxezarretaren hitzetan beti berarekin akordatzen dira “marroi” horietarako, baina bera han zegoela: Lehendakaritzak bere zerbitzuak beharrezkoak ez zituelako eta bere alderdiari ez ziolako iritzia eskatu. Hori esanda, hizketaldi osoan ez zuela biktimarena egingo hitz eman zuen.
“Elkarrizketak tresna baliagarria izaten jarraitzen al du egungo egoeraren ebazpenerako?” galdetuz, abiatu zuen solasa moderatzaileak.
Itziar Aspuru: Azken bake prozesuetan elkarrizketa eta negoziazioa ez dira ondo bereizi eta definitu. Ezin da jada elkarrizketa prozesu bat abiatu ETAk biolentzia behin betiko uztea erabaki ez badu. Hitz egin behar da, baina erabilitako formatoek ez dute balio honezkero.
Ramon Etxezarreta: Elkarrizketa baliagarria da, baina ez dago baldintza gabeko elkarrizketarik. Elkarrizketa gauzatzeko guztiok lengoaia bera erabili behar dugu. Argot politikoan erabiltzen diren terminoak erretorikoak dira. Etsaia hitza, kasu. Mintzakidea etsaitzat jotzen den bitartean elkarrizketak ez du emaitza onik ekarriko.
Joxan Rekondo: Elkarrizketa baliagarria ote den? Esperientziak ezetz erakutsi digu orain arte. Elkarrizketa baliagarria da halere. Eskarmentua pilatu da maila eta testuinguru ezberdinetan. Elkarrizketaren baliagarritasuna demokraziaren oinarria da eta demokrazian ezin zaio elkarrizketaren bideari uko egin. Elkarrizketa demokraziaren markoaren baldintzapean gauzatu behar da, baina berau gauzatzeko baldintzak aldatuz doaz.
Fito Rodriguez: Zer adierazi nahi du parlamentuak? Parlar. Baina demokraziaren helburua ez da gehiengoaren eta gutxiengoaren arteko elkarrizketa soila gauzatzea, gizartearen kohesio handiena lortzea baizik. Gizartea komunitate ezberdinek osatuta dago eta egitura politikoak aldagarriak dira. Marko politikoek eta estatusek iraungi data behar dute.
Bixente Serrano Izko: Orain arte ez da baliagarria dela frogatu, baina izan behar du. Ez dago beste irtenbiderik. Kontua da ez dakigula “arazoak” ondo azaltzen. Hor hasten da elkarrizketaren erretorika. Baldintzak aipatu dituzue, baina hauek ez dira betetzen. ETAren aldetik ez dago borondate politikorik eta Estatuko indar politiko handien aldetik ere ez.
Eztabaida irekia
Funtsean bost lagunek elkarrizketaren defentsa egin zuten. Lehen hirurek bat egin zuten, ñabardurak ñabardura: oraingo marko demokratikoaren baitako elkarrizketa baliagarria da gatazka gainditzeko. Laburrean: esparru demokratikoak lehentasuna dauka euskal esparruarekikoan. Fito Rodriguez ez zetorren bat subjektu politikoa euskal herritarrak direlako, ez oraingo estatusa. Bixente Serrano Izko bat zetorren Rodriguezekin, baina bere ustez ETAk ere –Estatuaz beste– euskal herritarren erabakimena oztopatzen du.
Ondoren, solasaldia eztabaida bilakatu zen. Haien hitzek hauxe iradoki ziguten gutxi gorabehera: Nork bere erara ulertzen du elkarrizketa. Elkarrizketatzeko edo parlamentatzeko markoa zein den zehazteko orduan, denbora eta espazio aldagaiak zehaztea berebizikoa da. Horietan murgildu ziren solaskideak.
Zein da gaur egungo elkarrizketa politikoa finkatzeko abiapuntua? Trantsizioa, Espainiako Konstituzioa, Gernikako Estatutua, Lemoizko Zentral Nuklearra, NATOri buruzko erreferenduma, Ajuria Eneko Ituna, Lizarra-Garaziko Akordioa, Anoetako proposamena, Loiolako elkarrizketak… Horra, gure herri honetako azken hamar urteotako gatazkaren mugarriak. Horiek aipatu zituzten, besteak beste.
Fito Rodriguezek historia berrian murgiltzeko gogo bizia agertu zuen. Besteek egungo denboran eta espazioan mugatzea nahiago zuten. Rodriguezek ebatzi zuen: “Estatuak ez du soluzioa nahi, inboluzioa baizik”. Beste lauek beste dimentsio batean jardun zuten, eta lau hauen artean Serrano Izkok bere ñabardurak egin zituen. Arazoa espainolena edo euskaldunona ote den ere agertu zen eztabaidan. Zenbat buru hainbat aburu. Ñabardurak ere asko izan ziren.
Elkarrizketaren baliagarritasuna hizpide berriz ere, hona gure ondorioa: gatazkaren eragileek darabiltzan estrategiak nork bere probetxurako zuzenduak diren bitartean, elkarrizketek nekez ekarriko dute emaitza onik. Elkarrizketa gizartea kohesionatzeko baliagarria ez den bitartean, elkarrizketek huts egingo dute.
Prozesuek zer ikasgai ekarri dute, porrotaren ostean?
Serrano Izko: Frustrazioa. Baina ondorioak atera daitezke. Kasu guztietan eragileak nahasi ziren. Bat: ez zuten planteatu elkarrizketa arazoa konpontzeko, protagonismoa irabazteko baizik. Bi: gizartearen hegemonia ekarriko duen estrategiaren ordez, beren interesen aldeko estrategia erabili dute indar politikoek.
Etxezarreta: Aukera galduak berreskura ezinak dira. Balio dute ikasteko baina zerbait berria asmatu behar da. Jarrera sozialak landu behar ditugu esparru politikoan eragin dezaten. Baina uneon gauzagarria al da? Ez. Hurkoaren onarpen sozialik gabe, ez. Hainbat herritar mehatxatuta dagoen bitartean, ez. Aniztasuna bokazioa eta jarrera da. Gizartea anitza da eta gizabanakook pluralistak izaten ikasi behar dugu. Lizarra-Garaziko prozesua norbanako pluralisten kontrako eredua izan zen, egoera negargarria.
Rodriguez: Nire elkartasuna Ramon. Nik ere negar egiten dut, eta ni ere gatazka biolentoa esparru politikora ekartzeko lanean ari naiz. Artean baina, Estatuak darabilen bide politikoa kriminala da. Ajuria Eneko Itunaren bidea berpiztu nahi du berriz. Lizarra-Garaziren garaia ona izan zen, “demokrata” eta “biolento”en arteko dilema gainditzeko aukera zabaldu zuelako. Ez zitzaizula gustatu? Ados. Baina hortik ikasi behar dugu. Estatuak ez du urratsik eman nahi bide horretan. Berriz ere inboluzio garaia heldu da. Eta hemen ekaitza iragazten duena kartzelaratzen da.
Rekondo: Ramonekin ados, eta nire elkartasuna dauka. Frakasoetatik ikasten da. Lizarra-Garazi hasi zen moduarekin ados nintzen, baina gero hartu zuen bidearekin ez. Modu kritikoan bizi izan nuen prozesua. Nik, politikoki, Lizarrako eta Loiolako frakasoak denbora eta espazioan kokatzen ditut. ETAren estrategia politiko-militarra, maoismoaren ildokoa, gatazka luzatzearen aldekoa da. Politikoen arriskua epe laburrera jokatzea da. Prozesuek ilusio handia dakarte baina porrotak desilusio are handiagoa. Denbora behar da, bidezidorrik hartu gabe, biolentziaren monopolioa horrenbeste erabili gabe eta alderdien elkar ulertzea medio. Espazioa gizarteak hautatu duen tokietan dago: parlamentuetan. Gizartea dinamizatu behar da denbora eta leku koordenatu horietan.
Aspuru: Ikasgai nagusia hauxe: gizarteak ikasi behar du prozesuen porrota ETAren ardura dela. Gizarteak pentsatzen badu, prozesuaren ardura indar politikoen ardura dela, akabo. Eskema errepikatu da: ETAk maximalismoak planteatzen ditu eta jarraitzen du hiltzen. Ezin da jada ETAk zer erabaki hartuko duen kontuan izan. ETAk bortxa bukatutzat eman behar du kontrapartidarik gabe. Politikoki esparrua definituta dago, orain gizartea egituratu behar dugu biolentziak ez duela batere zentzurik areago barnera dezan. ETAk sentituko balu gizartearen gehiengoak ematen diola bizkarra aurreratuagoak ginateke. ETA sozialki irabazi behar dugu.
Onartu daiteke biolentzia justifikatzen duen eragilea elkarrizketan?
Aspuru: Ez. Zure iritzia dela eta, zu akabatzen zaituelako.
Rekondo: Zaila egiten zait ETA onartzea mintzakide bezala. Baina Ajuria Eneko 10. puntuan horrela dago idatzia.
Etxezarreta: Biolentzia erabiltzen duena ez da eragile politikoa. ETArekin hitz egin beharko da, baina ez markoaren aldaketaz.
Serrano Izko: Zaila da erantzuten, ezinezkoa. Modu abstraktu batean ari gara. ETAk utzi behar dio eragile eta mintzakide politiko izateari, baina hitz egin behar da dagoen arazoa konpontzeko. ETAri irtenbidea eman behar zaio gizartearen kohesioa gauzatu ahal izateko.
Rodriguez: Gakoa hauxe da: “demokrazia gehiago eta biolentzia gutxiago”. Hemen Estatuak alderantzizko formula darabil. Ados nago Itziarrekin ezin dela ETAren zain egon esatean [ironiaz], bestela Estatuaren inboluzio nahia gailenduko da.
Ondorio gisa
Hizlariei entzundakoan, ondorioa: Elkarrizketa beharrezkoa da. Mahai-inguruan egindakoa lekuko. Ikasi behar dugu elkar entzuten. Gatazka ez da gaiztoen eta onen arteko auzia. Euskal Herria edo gizartea ez da maitatzen norbanakoa eta hurkoa banan bana maitatu gabe. Elkarrizketa ez bada esperientzia pertsonal gisa lantzen, gizartean eta praktikan, ez du emaitzarik ekarriko. Alabaina, ez gaitezen inozoak izan elkarrizketa politikoa da, ez da huts eta aratz. Ezin dugu elkarrizketa idealizatu. Elkarrizketa errealitatearen ideia ezberdinak batzeko saiakera da. Baina elkarrizketa ez da borondate oneko kontua, bizitzeko beharrezkoa baizik. Elkarrizketak norbanakoari duintasuna ematen dio.
Donostia, 2008-12-20
Ayer viernes 19 de diciembre, tuvo lugar en la Casa de Cultura Ernest Lluch de Anoeta, Donostia, una mesa redonda a puerta cerrada y grabada por tres cámaras en la que los ponentes Ramón Etxezarreta (Delegado cultura del Ayuntamiento de Donostia por el PSE-EE), Itziar Aispuru (Gesto por la Paz), Joxan Rekondo (Juntero de EA por Gipuzkoa), Fito Rodrìguez (miembro de la izquierda abertzale y escritor) y Bixente Serrano Izko (candidato al Senado por NaBai), moderados por el periodista Alberto Surio debatieron sobre:
1ª La utilidad del diálogo como herramienta para la resolución de la situación actual
2ª El reconocimiento como actor para el diálogo a un interlocutor que justifica o ejerce la violencia. La posibilidad de dialogar en un escenario en el que se ejerce la violencia.
3ª Límites del diálogo en una situación como la que padecemos.
Además de los ya citados, hasta última hora estuvo en ciernes la presencia del juntero del PP Iñigo Manrique, que finalmente no acudió al no recibir el visto bueno de la ejecutiva de su partido. Igualmente excusó su ausencia el responsable de comunicación del gobierno de Ibarretxe, Gorka Espiau, al que le surgió un acto de última hora en Lehendakaritza. Demagun, organismo organizador del acto, espera que tanto estas dos personas, como una treintena de agentes políticos y sociales, a los que se les cursará invitación en breve, accedan a debatir virtualmente a partir de los presupuestos planteados el pasado viernes.
El acto, nada usual por su formato, estuvo lleno de matices y precisiones en torno al avance o retroceso de una solución dialogada del conflicto. Ni siquiera el lugar en el que se estaba desarrollando el acto escapó a los diferentes enfoques de los contertulios. Si Fito Rodríguez hizo alusión al “Espíritu de Anoeta”, por el lugar en el que se estaba celebrando el encuentro, el delegado de cultura del ayuntamiento donostiarra, Ramón Etxezarreta, precisó que el debate se estaba desarrollando más concretamente en el aula de cultura Ernest Lluch, ex ministro de un Gobierno socialista, que fue objetivo mortal de ETA en 2000. Por su parte Itziar Aispuru situó la responsabilidad exclusiva de ETA en finalizar su actividad para permitir cualquier solución dialogada, Joxan Rekondo situó el debate en que la decisión final del conflicto se debe resolver entre la ciudadanía vasca y Bixente Serrano Izko reforzó la idea de que el diálogo y la resolución del conflicto es una absoluta necesidad para sobrevivir como realidad nacional.
A modo de propuesta novedosa de difusión y participación, para reactivar el diálogo sobre esta cuestión, tanto la versión completa, como distintos fragmentos del debate, podrán ser consultados en breve en el sitio web, www.hitzegin.org
En próximos días colgaremos el debate íntegro en nuestra web, y también en www.hitzegin.org